Ekitaldiak kargatzen

Mindfullness-Arreta osoa: lan kargak kudeatzeko tresnak

martxoak 15, 2024 / 09:30 - 11:00

KOKAPENA

Teila Fabrika

Antolatzailea

Nerea Redondo Otamendi. Coaching eta Formazio Erraztailaren eskutik,  Arreta osoa-Mindfullness saioa izango dugu. Norebere proiektuan arreta osoz kokatzen laguntzeko teknikak landuko dira. Pentsamendua moztu eta enfokatzea ez da erraza izaten baina lanketa honekin bide horretan lehen urratsak emango dira. Lan kargak eta stress egoerak kudeatzeko ere baliagarria izango da.

Formazio hau Teila Fabrikak proiektu sozioekonomikoen bidelaguntzan egin nahi duen ekarpena da eta hori dela eta ikasturtean zehar lan-saio eta formazio ezberdinak antolatu ditugu. Ziur gaude tresna baliagarriak eskuratuko dituzula eta esperientziak partekatzeko aukera bera ere oso baliagarria izango zaizula.

Izen-ematea irekia eta debaldekoa da: info@teilafabrika.eus

Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundio Sustapen Sailak babestutakoa da.

Argitalpena: otsailak 29, 2024 - 10:38

Teila Fabrika

Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!

Utzi erantzuna