Ekitaldiak kargatzen

Mendi irteera: Urto-Urepel-Mandoegi-Arano

apirilak 6, 2025

PREZIOA: 10 – 15 €

KOKAPENA

Antolatzailea

Urtoko Zubieta aisi lekutik abiatuko gara (Berastegitik Leitzara daoan GI 2130 errepidean). Berehala A15 autobide azpitik pasa eta eskubiko bidea hartuko dugu. Handik gutxira, beste bidegurutze batekin egingo dugu topo eta  eskuin aldean dagoen zubia  zeharkatuko dugu, errepidera iritsi eta eraitsitako etxe baten aurretik pasatuta, Plazaolako bide berdeko Km 0ra iritsiko gara. Bide horren eskuin aldean dagoen eta goraka doan bidea hartuko dugu (4km egingo ditugu600m altuera gaindizeko).

 

Aldapa gora hartu eta handik, ezkerretara doan bidea hartuko dugu marka txuri berdeei jarraituz. Laister, bide nagusia utzi eta SLNA 285  bidea hartuko dugu (kartelak dio Pastankingo Borda). Goraka eginez, bi borderen artean pasako gara eta urik ez duen iturrira iritsita,  ezker aldera egingo dugu marka txuri-gorriei jarraituz ikusten den mendi tontorrera (Urkizuko Harriak) atzeko aldetik iristeko. Bertatik 360ºtako  ikuskizun paregabea izango dugu eta pixkanaka hobetzen joango da gailurrez gailur joaten bagara. Hurrengo tontorra Aitzegi (1091m) izango da, pixka bat jetsi eta berriz ere gora eginez, Urepelera (1057m) iritsiko gara.

 

Handik aldapa jeisten hasiko gara basoan sartuz. Beste tontor moduko batera iristerakoan, ezker aldera joko dugu beherako bide nabarmenik gabe pista zabal bat topatu arte. Hortxe bertan, eskubi aldean, hesia zeharkatuko dugu eta Mandoegirako (1046m) bidea hartuko dugu, gero Azarizuloetako Gaina (996m)  ondoren, Ezkaiztegik lepoa (938m) eta azkenik, Baratzarreta (986m) gailurrak egingo ditugu marka urdin-horiei jarraituz.

 

Beheraka hasten garenean, erne ibili behar da ARANO jartzen duen bidea hartzeko, eskuin aldean eta marka urdin-horiei jarraituz behera egin gune zabal batera iritsi arte. Hor ezker aldeko pista nabarmen bat hartuko dugu eta 3km eginez, Arano herrira iritsiko gara.

 

LUZEERA: 17 Km

DESNIBEL POSITIBOA: 933m

DESNIBEL NEGATIBOA: 820m

 

IZENA EMATEKO: Adingabeek heldu batekin joan behar dute.

-Latxaga, Aitor Ikastola Konkorrenea. 

-Mª Reina Ikastola 

-Intxaurrondo Hegoa Ikastola 

-Lauaizeta

GALDETEGIA

Datozen mendi irteerak:
https://goraegia.eus/antolatzailea/aitzarte-mendi-taldea/

Argitalpena: martxoak 31, 2025 - 08:22

Aitzarte

Aitzarte auzoko mendi taldea

Utzi erantzuna