Ibilbidea Plentzian hasten da, metro geltokiaren ondoan, eta Algortako Portu Zaharrean amaitzen da.
Ibilbideak Uribe Kostako itsasertz osoa zeharkatzen du, betiere itsasoa eta hondartza ezberdinak inguratuz, bide gehiena labarren gainetik.
Lehenengo zatiak Plentziatik Sopelanara garamatza, San Valentin eta Txitxarro puntetatik eta Barrikako hondartzaren gainetik igarota. Ibilbide osoa erraza bada ere, zati batzuk lokaztuta daude, beraz, euria egiten badu edo aurreko egunetan euria egin badu, gomendagarriak dira polainak.
Sopelana parean, Atxabiribil eta Barinatxa hondartzen gainetik igaroko gara, eta, Galea lurmuturrera iritsi aurretik, Gorrondatxe hondartzaren gainetik igaroko gara. Hara iritsitakoan, pasealeku zuzen bat egingo dugu, Galeako itsasargi eta gotorlekuaren ondotik igarota, eta pixka bat aurrerago, Aixerrotako errota, Algortako Arrigunaga hondartzara eramango gaitu. Track-a hemen amaitzen bada ere, oraindik ibiliko gara pixka batean Portu Zaharrera iritsi arte, arrantzale-auzo zahar xarmagarrira.
IZENA EMATEKO: Adingabeek heldu batekin joan behar dute.
-Latxaga, Aitor Ikastola Konkorrenea.
-Mª Reina Ikastola
-Intxaurrondo Hegoa Ikastola
-Lauaizeta
Aitzarte
Aitzarte auzoko mendi taldea