Loading Events

Mendi irteera: Pirineoak

irailak 28, 2024 - irailak 29, 2024

PREZIOA: 75 – 90 €

KOKAPENA

Organizer

Aitzarte Mendi Taldea
Email
aitzartemt@gmail.com
Webgunea

PIRINEOAK 2024 (Irailaren 27-29)

 

Irteera honen hasiera irailaren 27an izango da. Kotxez Lizara aterperaino joango gara (irailaren 25an Aitzarteko egoitzan  adostuko  dugu nondik eta zein ordutan): afaria gure kontu; aterpean lo egin eta larunbateko gosaria izango dugu.

 

Irailaren 28ko ibilbidea: Lizara aterpea – Fuenfría – Collado de Foratón – Bisaurín (2668 m) – Brecha de Secús – Collado de Orna – Ibón de Estanés – Puerto de Estanés – Cascada de Chorrota o de Aspe- Collado de Causiat – Candanchú. 

 

Altuera perfila Luzera Maldak Traka
Larunbata

 

Candanchun El Aguila aterpetxean ostatu hartuko dugu: afaria, lo (zurrugalarien baimenarekin) eta hurrengo eguneko gosaria (irailaren 29) ber

tan egingo ditugu.

 

Irailaren 29ko ibilbidea: Candanchú – La Rinconada – Cueva de los Contrabandistas – El Calciner – Loma Verde – Paso de la Garganta de Aspe – Corredor Norte de Aspe – Aspe (2640 m) – Paso de la Garganta de Aspe – Las Llanas – El Cubilar – Collado de Bozo – Caseta de Napazal – Llano de Lizara – Lizara aterpea. 

 

Altuera perfila Luzera Maldak Traka
Igandea

 

Aholku eta gomendioak:

 

  1. Larunbateko eta igandeko hamaiketako eta bazkariak motxilan eraman behar dira.
  2. Larunbat gauerako hortz eskubila, toailatxo bat (dutxarako) txankletak eta eroso egoteko arropa.
  3. Gutxienez bi litro ur eramateko ontzia(k)
  4. Sako-sabana edo maindiretxo bat?
  5. Federazio txartela (digitala) eta trakak deskargatu behar dira joan aurretik, Lizaran ez baitago estaldura telefonikorik.

 

Informazio gehiago: 

 

Lizara-Bisaurín-Candanchú

 

Candanchú-Aspe-Lizara

 

IZENA EMATEKO: GALDETEGIA

Aitzarteko federatuek 75€, 

Bazkide ez  federatuek 80€ 

Beste elkarteetako federatuek 90€

Honako kontuan ingresoa egin behar dada:

LABORALA: ES50-3035.0084.71.0840045111 izena eta PIRIAK24 adieraziz.

Izena emateko azken eguna irailaren 25an.

BILERA: Irailaren 25an arratsaldeko 20:00tan, bilera laburra burutuko dugu Aitzarteko egoitzan partaide guztien artean irteeraren antolakuntzaz aritzeko.

 

Bestelako informazioa behar izanez gero R-rekin kontaktatu dezakezue 

tf: 699138867.

 

Aitzarte

Aitzarte auzoko mendi taldea

Utzi erantzuna