Ekitaldiak kargatzen

Mendi irteera: Opakua-Arnoko labirintoa (Umeekin egiteko aproposa)

azaroak 9, 2025 / 08:00 - 17:00

PREZIOA: 10 – 15 €

KOKAPENA

Antolatzailea

Ibilbide ederra, zailtasunik gabea eta malda gutxikoa, Entzia mendilerroko pagadietan barrena, Katarri eta Arnoko labirintoak zeharkatuz eta Zalamportilloko arku ikusgarri eta famatutik igaroz.

Hasiera batean 12 km-ko eta 250 m-ko desnibeleko ibilbidea aurreikusi dugu, baina baldintza meteorologikoak oso txarrak izango balira, ibilbidea 7,5 km-tan eta 200 mm-ko desnibelean utz genezake.

Gaurko irteeraren garrantzitsuena ez da oinez gabiltzan guztia, baizik eta basoko bainuaz gozatzea, itzarrik amets egitera gonbidatzen gaituena. Amets egin dezagun… doan da.

 

Zailtasuna: Erraza Ibilbide luzea : 12,5 km ↑ 270 mt ↓ 270 mt

Ibilbide motza: 7,9 km ↑ 200 mt ↓ 200 mt

Haurrekin egiteko aproposa.

Adingabeek pertsona heldu batekin joan behar dute.

Zenbat jendek izena ematen duen arabera, autoz edo autobusez joango gara.

IZENA EMATEKO: GALDETEGIA
– goraegia.eus

– Latxaga, Aitor Ikastola Konkorrenea.

– Mª Reina Ikastola

– Intxaurrondo Hegoa Ikastola

– Lauaizeta

Aitzartek antolatutako irteera guztiak ikusi

Argitalpena: urriak 31, 2025 - 08:00

Aitzarte

Aitzarte auzoko mendi taldea