
Mendi irteera: Oderitz – Astiz – Mendukilo kobazuloa (haurrentzat egiteko oso aproposa)
maiatzak 10, 2026 / 08:30 - 17:00
PREZIOA: 2 – 20 €
KOKAPENA
ODERIZ-ASTIZ-MENDUKILO
(Haurrekin egiteko aproposa)
2026eko MAIATZAREN 10ean
Goizeko 08:30ean Tabakaleran
Oderizko plazatik aterako gara 765 metroko altueran. 200 metro ingurura errepidea utzi eta Urkidi baso baten hasieran sartuko gara, Astiz herrira eramango gaituena, 670 metrora. Astizerainoko zeharkaldiak 4,1 km ditu. Etengabeko jaitsiera txikian, 125 m inguruko desnibel negatiboarekin.
Zati hau “Trikuharrien Ibilbide” ezagunaren zati bat da, ibilbide erraz eta eroso batekin, zailtasunik gabe. Basoaren hasieran Pagamendiko Trikuharri megalitikoa ikusi ahal izango dugu, eta bertatik gertu haur eta nagusientzako “ezusteko” batekin egingo dugu topo, adi egon behar dugu ikusten dugunarekin…
2. Km aldera Milaldapa trikuharriarekin egingo dugu topo, megalitikoa hau ere. Bertatik zelai bat gurutzatu eta basoan zehar Astizera iritsiko gara.
Astizen Autobusa izango dugu zain, Mendukiloko Kobazuloetara eramango gaituena. 11:45ean kobazuloetara iristeko denbora badago (bisita euskaraz), nahi duenak oinez joan daiteke, eta 12:45ean bisita gaztelaniaz egiten dutenek ere oinez egin dezakete.
Astizetik Mendukilora 1,9 km daude pistako, 125 metroko desnibel positiboarekin azken zatian kontzentratuta, 787 metroko altuerara iristeko.
Zailtasuna: Erraza Distantzia: 5,9 km
Desnibel positiboa: 191 m Desnibel negatiboa: 173 m
PRECIO:
ADULTO/A SOCIO/A (15€) NO SOCIO/A (20€)
NIÑO/A SOCIO/A (2€) NIÑO/A NO SOCIO/A (3€)
–
Mendukilo kobazuloaren bisita gidatua (11:45h)
Mendukilo kobazuloaren bisita gidatua izango dugu ordu betez. Kobazulo zabala da eta formazio geologiko zoragarriak ditu.
Artzainzulo
Sarrerako gela izanik, argi naturala iristen da eta bere bolumena itzelari esker, nahiko
argiztatuta egoten da. Gela honetan lehen formazio geologiko xumeak ikusiko ditugu. Gelaunearen amaierara iristean, Jentileioko tutuan sartuko gara eta 30m jaitsi ostean, kobaren erraietan izango gara, Hartz zuloan.
Laminosin
Gelaune honen ezaugarri nagusia formazio geologikoen aniztasusn eta kopuru ikaragarria da: estalakatitak, estalgmitak, gourgs-ak… non nahi gertu-gertutik ikusiko ditugu.
Herensugearen gotorlekua
Bisitatuko den azken gelaune honen ezaugarri bereizgarria bere bolumen handia da (60m luze eta zenbait puntutan 25m altu)
Adingabeek pertsona heldu batekin joan behar dute.
Izena ematen duen jende kopuruaren arabera, autoz edo autobusez joango gara.
Komenigarria da aldatzeko arropa eta oinetakoak eramatea.
IZENA EMATEKO:
-Latxaga, Aitor Ikastola Konkorrenea.
-Mª Reina Ikastola
-Intxaurrondo Hegoa Ikastola
-Lauaizeta
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 6
Argitalpena: apirilak 30, 2026 - 18:16
Aitzarte
Aitzarte auzoko mendi taldea