Ekitaldiak kargatzen

Mendi irteera: Larraitz-Ausa-Gaztelu-Lazkaomendi

abenduak 14, 2025

PREZIOA: 10 – 15 €

KOKAPENA

Antolatzailea

Larraiztik abiatuta, Txindokiko bidea hartu eta Ausa-Gaztelura (907m) joango gara. Tontorretik, eguraldia lagun, bista zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu. Izan ere, handik ikus daitezke, besteak beste, Txindoki, Murumendi, Ernio, Aitzgorri eta Udalatiz. Ondoren, Ausoki trikuharriaren ingurutik pasako gara. Bidean aurrera eginez, Arkaka putzua eta Errekabeltz pasako ditugu. Laister Amundarain iturriarekin egingo dugu topo eta Suki Aldetik iritsiko gara Lazkaomendira.

 

 

Zailtasuna: Ertaina Luzera: 16,99 km Desnibel Positiboa: 687 m

Desnibel negatiboa: 758 m

Adingabeek pertsona heldu batekin joan behar dute.

Izena ematen duen jende kopuruaren arabera, autoz edo autobusez joango gara.

Komenigarria da aldatzeko arropa eta oinetakoak eramatea.

 

IZENA EMATEKO:

 

-Latxaga, Aitor Ikastola Konkorrenea.

-Mª Reina Ikastola

-Intxaurrondo Hegoa Ikastola

-Lauaizeta

 

GALDETEGIA

Aitzartek antolatutako irteera guztiak ikus

Argitalpena: urriak 12, 2025 - 11:35

Aitzarte

Aitzarte auzoko mendi taldea