Ekitaldiak kargatzen

Mendi irteera: Ibilaldi neurtua

martxoak 15, 2026 / 08:30 - 17:00

KOKAPENA

Antolatzailea

 

 

 

Aupa, mendizaleok :

 

Urtero bezala, Eskola Mendi Lehiaketa irristeko data hurbiltzen ari zaigu; Ibilaldi Neurtua, oraingo honetan, martxoaren 15ean izango da, eta Hernanira joango gara.

 

Ibilaldiak luzera ezberdineko bi ibilbide izango ditu, aurkeran; motzenak 2,30 ordu iraungo ditu eta luzeenak, berriz, 3,30 ordu.

 

Ibilbidearen hasierara trenez hurbilduko gara; horretarako, TABAKALERAn goizeko 08:45ean elkartzeko ordua jarri dugu. Puntualak izan behar dugu ibilbidearen irteeran goizeko 09:30ak baino lehen egon behar dugulako. Ez ahaztu MUGI txartela eramatea!

 

Haurrek hamaiketakoa eraman beharko dute. Ibilbidea bukatzean, Egiara itzuliko gara, Plaza Handira, 13:30ak aldera.

 

7 urtetik gorako haurrak etorri ahal izango dira, gurasoek lagunduta. Gurasoren batek ezingo balu, gu egingo gara kargu.

 

 

 

Martxoaren 12 baino lehen eman behar duzue izena, ohiko kontaktuen bidez (Latxaga Aitor Ikastolan, eta Kirol arduradunak MÂȘ Reina Ikastolan, Intxaurrondo Hegoa Ikastolan eta Lauaizetan) GALDETEGIAren bidez. Edozein zalantza izanez gero, beti bezala aitzartemt@gmail.com helbidean egongo gsra.

Aitzartek antolatutako irteera guztiak ikusi

Argitalpena: otsailak 27, 2026 - 08:00

Aitzarte

Aitzarte auzoko mendi taldea