
GUARDAETXE-GANBO-LARRAITZ
2026ko maiatzaren 31n
Goizeko 8:30ean, Tabakaleran
Irteerak ibilbide lineal batean eramango gaitu, Guardaetxetik (1035m) Larraitzeko zelaietaraino (403m), Ganbo gailurretik (1413 m) igarota, A aukeran.
Guardaetxetik irten eta pagoz betetako baso batean sartuko gara, berehala. 4km inguruan, altuera hartuko dugu pixkanaka, Igaratzako zelaietara iritsi arte (1200 m).
Igaratzan paisaia erabat aldatzen da, erliebea karstikoa da, goi larre eta kareharrizko harkaitzezkoa. Igoera nabarmena da, Ganbo inguruko gailurretatik bereizten den leporaino. Ganboko azken malda laburra baina aldapatsua da. Gailurretik Aralar mendilerroaren 360 graduko panoramikaz gozatu ahal izango dugu.
B aukeran posible da Ganbora inguratzea eta ez igotzea.
Ganboko jaitsieran, azkar galtzen da altuera lur belartsuan. Ibilbideak Txindoki inguratzen du, puntu horretatik doan GRarekin lotuz. Hortik aurrera jaitsiera zuzena eta luzea da, Goierriko bailarari begira.
Zailtasuna: Ertaina Distantzia: A aukera 18,73 km:/ B aukera 17,87 km
Desnibel positiboa: A 555 m / B 397m Desnibel negatiboa: A1000 / B 1100 m
Adingabeek pertsona heldu batekin joan behar dute.
Izena ematen duen jende kopuruaren arabera, autoz edo autobusez joango gara.
Komenigarria da aldatzeko arropa eta oinetakoak eramatea.
IZENA EMATEKO:
-Latxaga, Aitor Ikastola Konkorrenea.
-Mª Reina Ikastola
-Intxaurrondo Hegoa Ikastola
-Lauaizeta
Argitalpena: maiatzak 21, 2026 - 11:00
Aitzarte
Aitzarte auzoko mendi taldea