Gorbeiarako igoera Pagomakurretik, Arrabako zelaietatik pasatuz. Bueltan, Arrabako zelaietara iristean, ezkerrera desbideratuko gara, Itxinarantz : Ametsetako eremua, eta hor kontu handiz ibili behar da. Bada, oso erraza da despistatzea. Labirinto horretatik jarraituko dugu, Atxulotik igaro arte: Itxinatik aterako gaituen ate natural bat. Hortik behera egingo dugu, bide batera iritsi arte. Bide hori eskuinera hartuko dugu, eta Pagomakurreko aparkalekura eramango gaitu.
Bi aukera proposatzen ditugu kilometro gutxiago egitea nahiago dutenentzat: Gorbeiara igo eta Pagomakurrera igotzeko bide beretik jaistea; eta bestea, Gorbeiara igo eta Arrabako Zelaietara jaistea, Itxinatik jarraitzeko Pagomakurreko aparkalekura iritsi arte.
IZENA EMATEKO: Adingabeek heldu batekin joan behar dute.
-Latxaga, Aitor Ikastola Konkorrenea.
-Mª Reina Ikastola
-Intxaurrondo Hegoa Ikastola
-Lauaizeta
Aitzarte
Aitzarte auzoko mendi taldea