
Aupa, mendizaleok!
FINALISTA EGUNA hurbiltzen ari denez, gogoan hartu gure mendizale txikien denboraldiko egun berezia dela. Aurtengoa Irunen egingo dugu, eta ez dago aitzakiarik gure ausart txikiek egun polita gurekin igaro ez dezaten.
Urriaren 26an izango da.
Tabakaleran geratuko gara 08:15ean, eta zerrenda pasatu ondoren Irunera joango gara. Puntualtasuna eskatzen dizuegu. MUGI ez ahaztu
Ibilidearen luzera 7 Km besterik ez dira.
Hamaiketakoa bidean egingo dugu (zuek eraman behar duzue), eta zirkuitua bukatzean Egiara itzuliko gara.
Txango hau zortzi urtetik gorakoentzat da, edo zazpi urtekoentzat Aitzarteko txangoetara etortzen badira.
SEKULAKO PLANA! Izena eman urriaren 22a baino lehen (horrela guk txangoa ahalik eta hobekien antolatu ahal izango dugu), betiko kontaktuen bidez: Latxaga Aitor Ikastolan; Mª Reinako eta Lau Haizetako kirol koordinatzaileak; formulario edo Aitzarteko aitzartemt@gmail.com.
IZENA EMATEKO: GALDETEGIA
-Latxaga, Aitor Ikastola Konkorrenea.
-Mª Reina Ikastola
-Intxaurrondo Hegoa Ikastola
-Lauaizeta
Argitalpen data; urriak 21, 2025
Aitzarte
Aitzarte auzoko mendi taldea