
Mendi irteera: Ibarrangelu-Elantxobe-Ogoño-San Pedro-Ibarrangelu
urtarrilak 11, 2026
PREZIOA: 10 – 15 €
KOKAPENA
Elantxobe herrira iritsi baino lehen, Elexalde auzoan aparkatuko dugu eta autobus geltokitik
abiatuko gara eskuin aldeko pista hartuz. Berehala hilerrira iritsiko gara, eta, behera doan
bidea hartuta, Elantxobe herrira jaitsiko gara, eta bertan ezkerretara doan bidea hartuko
dugu. Ogoño dioen kartel batek erakutsiko digu bidea (marka hori-berdeak).
Bide horretatik aurrera eginez, paisaia karstiko batera iritsiko gara, eta, markei jarraituz, 3
km egingo ditugu. Bide hori Elantxobetik Laga hondartzaraino doa, itsasoaren gainetik
Ogoño inguratuz. Horrela Ogoño Atxurkulu talaira iritsiko gara (276m), eta paisai paregabea
ikusiko dugu: Laga, Mundaka, Izaro, Bermeo, Matxitxako… Handik metro gutxira Ogoñoko
tontorrera iritsiko gara (305m).
Berriz ere Elantxobeko hilerrira iritsiko gara, baina oraingoan eskuin aldeko bide laua
hartuko dugu. Ondoren, pinudi batean sartuko gara eta 1km egin ondoren, eskuin aldera
doan pista estu bat hartuko dugu. Pista horretatik Laga hondartzaraino iristeko bide
aldapatsua topatuko dugu (marka txuri-horiak).
Lagatik aterako gara Ibarrangeluko bidea hartzeko (ezkerraldera), errepide ondoko
oinezkoentzako bidetik. Kurba batera iristerakoan, errepidea gurutzatuko dugu, eskubi
aldera aldapa gora egiten duen bidea hartzeko. Aurrerago Gametxo aldera doan pistari
jarraituko diogu, eta, bidegurutzera iritsita, eskubiko bidea hartuko dugu, behera aldera
doana. Marka txuri-horiei jarraituz aldapa gora hasiko da, eta Laida hondartzaren gainean
dagoen “San Pedro” baselizara iritsiko gara, atzeko aldetik. Handik ikusi ahal izango dugun
paisaia ere izugarria da.
Baselizatik Akorda herrira jaitsiko gara marra txuri-horiek jarraituz.
Ibilaldia bukatzeko Durukiz auzora joango gara eta handik aparkatu dugun tokira, Elexalde
auzoan.
Zailtasuna: Ertaina Distancia: 19,5 km Desnibel Positiboa: 878 m
Desnibel negatiboa: 880 m
Argitalpena: urtarrilak 3, 2026 - 00:00
Aitzarte
Aitzarte auzoko mendi taldea