
AZAROAK 23: BELATE – BEINTZA-LABAIEN
DISTANTZIA: 18,8 KM / DESNIBELA: + 720 m / -1.050 m. / DENBORA: 6 ½ ordu
Kantauri eta Mediterraneo itxaso arteko banalerroan barnako ibilbidea, GR12-Euskal Herriko Bidea izenarekin ezaguna. Belatetik (800 m) Zumardenako leporaino (870 m) gorabehera handirik gabe, pagadia eta larreak tartekatuz, bidexka eta bide erosoak.
Azkeneko zatian, bi aukera: Uztakortako lepotik (GR12) edo Leurtzako Urtegietan barna (bainatzeko aukera). Bi aukerak Bonozorrotz mendiko magalean berriz elkartu (880 m) eta jeitsiera maldatsu baten ondotik Beintzara (450 m.) iristen da.
Afaria, lo eta gosaria: Beintzako Aterpetxea-ORBELA (www.orbela-beintza.com)
AZAROAK 24: BEINTZA-LABAIEN – DONEZTEBE
DISTANTZIA: 14,7 KM / DESNIBELA: +550 m / – 850 m. / DENBORA: 5 ordu
GR-12 eta GR-11 lotzen dituen ibilbidean barna, bukaeran Uraren Bidearen zati bat eginez. Beintzatik(450 m) atera eta Agotaburu mendira (710 m) igo, gehiena mendi larreetan barna, bidexkak eta pistak. Handik jeitsiera bizia Latsagako zubiraino (200 m). Bertatik, Ezkurra erreka bazterretik doan Uraren Bidea segituz, tarte erosoa Donezteberaino (125 m).
IRTEERA: Azaroaren 23an, Tabakaleratik goizeko 8:30ean
IZENA EMATEKO: Galdetegia
Aitzarteko bazkideak: Helduak 25€ eta haurrak 15€, bazkideak ez direnek: Helduak 50€ eta haurrak 30€, honako kontuan ingresoa eginda:
LABORALA: ES50-3035.0084.71.0840045111 izena eta BEINTZA adieraziz.
EPEA: izena emateko azken eguna azaroaren 17an.
OHARRA: Bi egunetarako bazkaria eta hamaiketakoa eraman behar da.
PREZIOA (autobusa, alojamendua pentsio erdian):
Sartzen da: Afaria, ardoa eta/edo sagardoa; kaferik-infusiorik ,ez. Loa zakuz (nornerak ekarria), burukoak eta mantak badira. Gosari “kontrabandista”, zukua, fruta, urdaizpikoa edo gazta, barne.
Aitzarte
Aitzarte auzoko mendi taldea