Ekitaldiak kargatzen

Mendi irteera: Arantza (Bazkaria)

maiatzak 1, 2026

PREZIOA: 60 €

KOKAPENA

Antolatzailea

Prezioa (bazkaria + autobusa): 60 €

 

Ibilbide aukerak:

 

Ibilbide luzea:

 

  • Irteera ordua: Goizeko 5:00etan
  • Bilketa puntua: Eizmendi burdindegia (Egia)
  • Ibilbidea: Egia – San Marcos – Zamalbide – Ugaldetxo – Oiartzun – Karrika – Bianditz – Eskas – Pagolleta – Arantza
    Bidearen gehiengoa asfalto edo pistatik izango da. Eskasera iristean, mendiko bidea hartuko dugu.
  • Aldatzeko arropa: Aurreko egunean, arratsaldez, Egia tabernan utzi ahal izango da.

 

Ibilbide motza:

  • Irteera ordua: Goizeko 8:30ean, Egia tabernatik.
  • Garraioa: Autobusa Eskasera.
  • Deskribapena: Ibilbide motz eta ederra, inguruneaz gozatzeko aproposa, esfortzu fisiko handirik egin gabe.

Izen-ematea burutzeko, ordainketa transferentzia bidez egin beharko da, apirilak 26ko 24:00ak baino lehen.

LABORALA: ES50-3035.0084.71.0840045111, zuen izena eta “ARANTZA” jarri behar dituzue; Diru-sarrera egina duten inskripzioak bakarrik hartuko dira kontuan.

GALDETEGIA

Aitzartek antolatutako irteera guztiak ikusi

Argitalpena: apirilak 14, 2026 - 08:00

Aitzarte

Aitzarte auzoko mendi taldea