
Mendi irteera: Andoain-Otardi (Babarrun jatea)
abenduak 28, 2025 / 08:00 - 17:00
PREZIOA: 25 €
KOKAPENA
Abenduaren 28an, ohitura legez, irteera berezi bat izango dugu. Andoaindik abiatuta Asteasura joango gara, mendiz. Handik Santamañako elkartera igoko gara. Bertan, sekulako babarrun-jana egingo dugu, sakramentu eta guzti.
Tabakaleran, 08:30ean, geratuko gara, eta Donostiako geltokian hartuko dugu trena (08:58ean), Andoain Erdialderaino. Andoaindik Bekoainera (480m) igoko gara. Handik Asteasura joango gara, eta, ondoren, Santamañara igoko gara. Bertako elkartean izango dugu bazkaria.
Buelta, Santamañatik Bilabonara, oinez egingo dugu.
Eskertuko genizueke izena lehenbailehen ematea; bazkaltzeko zenbat izango garen abisatu behar dugu eta. Bazkariaren prezioa 25 eurokoa izango da.
OHARRA: Frontala eraman behar da, buelta Santamañatik Bilabonara egiteko.
Aukera dago aldatzeko arropa eramateko.
Goazen elkarrekin 2025. urteari agur ematea!
IZENA EMATEKO HEMEN – EPEA: ABENDUAREN 23 ARTE.
Argitalpena: abenduak 17, 2025 - 08:00
Aitzarte
Aitzarte auzoko mendi taldea