Ekitaldiak kargatzen

Mendi irteera: Plaza Haundi-Larre-Gain sagardotegia

martxoak 22, 2026 / 08:00 - 17:00

PREZIOA: 35 – 45 €

KOKAPENA

Antolatzailea

Oraingo honetan Larre Gain sagardotegia izango dugu helburu. Oinez joango gara Hernaniko Ereñozu auzoan dagoen sagardotegira. Egiatik atera eta, Garbera bidea jarraituz, Putzueta bidea zeharkatuko dugu. Handik San Markos aldera joko dugu, ondoren, Floreaga bidearekin lotzeko. Aurrerago Landarbaso bidea hartu eta Ereñozura iritsiko gara. Bertan, aipatutako  Larregain sagardotegian bazkari eder batez gozatu ahal izango dugu, lagunarte ezinhobean. 

 

Deskripzioa:

 

  • Aitzetako Txabala trikuharria
  • Listorretako iturria
  • Barrengoloia
  • Aizpitarte koba
  • Igoingo Lepua I trikuharria
  • Arritxueta
  • Akolako Lepua II trikuharria
  • Akola
  • Sagastietako Lepua I trikuharria
  • Putzuzahar trikuharria

 

   Luzera: 19,87 km

PREZIOA:

  • BAZKIDEAK   35 € 
  • EZ BAZKIDEAK   45 €

Autobusez itzuliko gara, bueltako bidaiaren prezioa han bertan zehaztuko dugu. 

Izen-ematea burutzeko, ordainketa transferentzia bidez egin beharko da 2026eko martxoaren 15eko 24:00ak baino lehen.

LABORALA: ES50-3035.0084.71.0840045111, zuen izena eta “LARREGAIN” jarri behar dituzue; Diru-sarrera egina duten inskripzioak bakarrik hartuko dira kontuan.

 

GALDETEGIA

Aitzartek antolatutako irteera guztiak ikusi

Argitalpena: abuztuak 1, 2025 - 00:00

Aitzarte

Aitzarte auzoko mendi taldea