
Ibilaldia egiteko 2 aukera daude
1. Ibilaldi luzea:
Irteera ordua: goizeko 5:00etan
Elkargunea: Eizmendi burdindegia (Egia)
Ibilbidea: Egia – San Marcos – Zamalbide – Ugaldetxo – Oiartzun – Karrika – Bianditz – Eskas – Pagolleta – Arantza
Bide gehiena asfaltotik edo pistatik da. Eskasetik aurrera, bidea mendia da.
Aldatzeko arropa: Egia tabernan utzi daiteke bezperan arratsaldean.
2. Ibilaldi motza:
Irteera ordua: 8:30 Egia tabernatik
Garraioa: Autobusa Eskaseraino
Ibilaldi laburragoa eta oso polita, inguruneaz gozatzeko aproposa, esfortzu fisiko handirik egin gabe.
Prezioa (bazkaria + autobusa): 60€
Etortzera animatzen bazara, mesedez, apuntatu lehenbailehen formularioa betez eta ez ahaztu 60 €-ko diru-sarrera kontu korronte honetan egitea:
LABORAL KUTXA: ES50-3035.0084.71.0840045111 Zuen izena eta “ARANTZA” jarri beharko duzue; diru-sarrera duten izen-emateak bakarrik hartuko dira kontuan.
Izena emateko: Formularioa
Zalantzarik baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Datozen mendi irteerak:
https://goraegia.eus/antolatzailea/aitzarte-mendi-taldea/
Aitzarte
Aitzarte auzoko mendi taldea