Loading Events

Literatur Solasaldia: Solasaldia Sizilian (Pello Lizarralde)

maiatzak 29, 2024 / 19:00 - 20:00

KOKAPENA

Kultur Etxea

Organizer

Literatur Solasaldiak
Email
literatursolasaldiak@gmail.com

BIDAIA-KRONIKA-itzulpena
Solasaldia Sizilian, Elio Vittorini  (Pello Lizarralde itz.) 2021

Sizilia da Mediterraneo itsasoaren bihotza. Bertan izan dira greziarrak, erromatarrak, bandaloak, bizantziarrak edota mairuak. Sizilia dira gosea, migrazioa, biolentzia amaigabea. Antzinako doinuak, begiradak eta sumendiak. Siziliak jabe bakarra du, bertan betirako agintzen duena: Eguzkia. Ez du inork Sizilia utziko eguzki izpi bakan batzuk barne-barnean gorde gabe.

Silvestro Ferrautok, Bolonian bizi den tipografo siziliarrak, aitaren eskutitza jaso du ama beste emakume batengatik utzi duela esanez. Segituan hartu du trena Siziliara, ongi ulertu gabe zergatik, ama ikustera joateko. Italia osoa zeharkatuko du, baita irlako portu eta ibarrak ere, etxera iritsi arte. Bidaia hitzez hitz bizitzaren sustraietara etorriko da, Siziliako eguzkia atzean utzi eta gauean barneratuz joan ahala. Hau da Elio Vittoriniren maisulana, zentsura faxista saihestuz Mussoliniren Italian argitaratzea lortu zen eleberri antifaxista bakarra.

https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/solasaldia-sizilian 

Edu

Leave a Comment