
Lilatoia 2026: Animatu «Donostia ez da zuria, guztiona da!» leloarekin korrika egitera!
martxoak 1, 2026 / 10:00 - 11:00
Doan
KOKAPENA
Kaixo korrikalariak,
Gure kaleak aldatzen ari dira, eta horiekin komunitate gisa partekatzen ditugun erronkak. Gero eta pertsona gehiagok — asko migratzaileak eta arrazializatuak —bazterkeria-egoerak bizi dituzte, eta arrazoi sozial, ekonomiko eta politiko askoz sakonagoak dituzten arazoengatik seinalatzen dituzte.
Azken hilabeteotan tristuraz ikusi dugu aurreiritziek eta gorroto-diskurtsoek lekua irabazi dutela gure kaleetan eta gure etxeetan. Begirada eta kontakizun batzuk, batzuetan konturatu gabe, aurrean dugun pertsonari gizatasuna kentzen diotenak.
Errealitate horrek ez die guztiei berdin eragiten. Emakume arrazializatuek modu bereziki gogorrean bizi dute: jatorriaren araberako diskriminazioari indarkeria matxista eta zainketen gainkarga handia gehitzen zaizkio. Erakundeak iristen ez direnean, beraiek dira eusten, zaintzen eta jasaten dutenak, askotan baldintza prekarioetan.
Segurtasunaz hitz egitea ezin da duintasunaz eta eskubideez hitz egitetik bereizi. Horregatik, erakundeen erantzun ezaren aurrean, funtzionatzen duen zerbaitetan sinesten dugu: komunitatean. Harrera-egin eta laguntza ematen duen komunitate bat, seinalatzen eta baztertzen ez duena; gorrotoa baztertzen duena, eta aniztasuna, justizia soziala eta pertsona guztien duintasuna defendatzen dituena.
Horregatik, aurten harrera egiten duen hiri batengatik korrika egingo dugu, eta argi eta garbi esateko Donostia ez dela “zuria”, ezta baztertzailea ere: guztiona da. Horretarako, honako leloa izango duten kamisetekin korrika egingo dugu:
DONOSTIA EZ DA ZURIA,
GUZTIONA DA.
Gure taldearekin parte hartu eta “Donostia ez da zuria, guztiona da” kamixetarekin korrika egin nahi baduzue, hauek dira eman beharreko pausoak:
1. LILATON 2026an izena eman (abenduaren 17tik zabalik) beraien web orrian: https://lilaton.es/#inscripciones. (Adi! Lekuak azkar agortzen dira). *(Izen-ematea ordaindu, eta data hurbiltzerakoan LILATONetik kamixeta ofiziala eta dortsala jasotzeko informazioa jasoko duzue).
2. Ondoren, urtarrilaren 30 baino lehen, voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera email bat bidali gurekin korrika egin nahi duzuela jakinarazten eta honako hauek adierazten:
- Izen-abizenak.
- Kamixetaren neurria. (Hemen kamixeta-neurrien irudia).
- Harremanetarako telefonoa.
*(Gure kamixeta doakoa da, eta LILATON 2026 lasterketaren aurreko egunetan email bat bidaliko dizuegu kamixetak entregatzeko modua eta talde-argazkia ateratzeko ordu eta lekua zehazten).
LILATON martxoak 1ean izango dela gogorarazten dizuegu.
Edozein kontsultarako 943404740 edo 688783490 zenbakietara idatzi edo deitu 😉
Laster arte, korrikalariak!
ANTOLATZAILEA:

FINATZATZAILEA:

Argitalpena: abenduak 24, 2025 - 13:24
Medicusmundi Gipuzkoa ONGD
Osasunerako eskubidearen alde lan egiten duen GGKE gara. Ardatz nagusiak, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak eta indarkeria matxisten prebentzioa izanik.