Ekitaldiak kargatzen

Lan-saioak: Lan talde eraginkorrak feedbackaren artearekin

apirilak 11, 2024 / 12:00 - 14:30

KOKAPENA

Teila Fabrika

Antolatzailea

Lantalde osasuntsuak izateko, komunikazio eraginkor eta integratzaile bat izatea garrantzitsua da. Talde lanean komunikatiboki konfiantza elikatzen duten ardatzak  jorratuko ditugu, eraldaketarako talde baldintzak egon daitezen ezinbesteko. Honen aldagai garrantzitsua da feedback eman eta jasotzearen praktika, artea deitzen diogu. Modu praktiko batean, eta bakoitzaren bizipen eta eskarmentua bera denontzat ikasgai izanik, ikasi, bereizi, hausnartu eta trebatzeko tarteak sortuko ditugu.

Animatuko zara?

Formazio hau Teila Fabrikak proiektu sozioekonomikoen bidelaguntzan egin nahi duen ekarpena da eta hori dela eta ikasturtean zehar lan-saio eta formazio ezberdinak antolatu ditugu. Ziur gaude tresna baliagarriak eskuratuko dituzula eta esperientziak partekatzeko aukera bera ere oso baliagarria izango zaizula.

Izen-ematea irekia eta debaldekoa da: info@teilafabrika.eus

Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundio Sustapen Sailak babestutakoa da.

Argitalpena: otsailak 29, 2024 - 10:43

Teila Fabrika

Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!

Utzi erantzuna