Ekitaldiak kargatzen

Kontzertua: Argazki Bat Behelainoan + Harat

otsailak 8, 2024 / 20:30 - 23:00

KOKAPENA

Dabadaba

Auzoko Argazki Bat Behelainoan taldeak “Segurtasun Eza” (Bonberenea Ekintzak 2023) diska aurkeztuko du Dabadaba aretoan Berako Harat taldearekin batera.

SARRERAK

ARGAZKI BAT BEHELAINOAN
Post-rock doinuak, askotariko giro, gordeleku eta zirrikituetan barrena.

Egitasmoaren sorburu, behinola Adikune taldean aritutako Arkaitz Artola Arnaiz [Donostia, Egia] da. Orain “Segurtasun eza” [Bonberenea Ekintzak] diskoaren aurkezpen emanaldi hauetarako Jon Agiriano [Rukula], Iker Vazquez [Pelax], Iñigo Ozaeta [Pelax] eta Fermin Mendazona [Géra] musikariak batuko zaizkio Artolari.

HARAT
Harat Ibai Gogortzaren (Borrokan, Mice, Joseba B. Lenoir eta Joseba Irazoki eta lagunak…) proiektu berria da. Hau da bere lehenengo bakarkako lana, lehenbiziko aldiz ahotsa ere bere gain hartuko duena. Hirukote moduan, bateria (Mattin Arbelaitz), baxua (Iñigo Telletxea) eta gitarrarekin esperimentaziotik rock doinuetara bitarteko soinuak jorratzen ditu Harat-ek. Hitz gutxiko zuzenekoan, entzulea momentu bizi eta intentsuak dituen bidaia batean ontziratuko du.

Argitalpena: urtarrilak 15, 2024 - 10:51

arkaitz

Argazki Bat Behelainoan, Gora Egia! eta Gordegiako kidea eta auzoko soinu ekipoaren kudeatzailea

Utzi erantzuna