Ekitaldiak kargatzen

Kontsumo arduratsuaren azoka

abenduak 14, 2025

Doan

KOKAPENA

Teila Fabrika

Antolatzailea

,

Dagoeneko erabiltzen ez dituzun edo auzoarekin partekatu nahi dituzun jantzi edo objekturik ba al duzu? Edota zuk egindako artisau-lan edo proposamenik?

Abenduaren 14an, igandea, SETEM Hego Haizeak, Teila Fabrikarekin batera, kontsumo arduratsuaren azoka antolatu du Egia auzoan.

Gune irekia, komunitarioa eta gertukoa izango da, eta herritarrek, artisauek eta ekimen txikiek beren produktuak modu arduratsuan erakutsi, trukatu edo saldu ahal izango dituzte. Eman izena hemen eta ekarri trukatu nahi dituzun gauzak.

Gainera, oihalen kustomizazio tailer bat izango dugu gure jantziei bigarren bizitza bat emateko, eta zu ere giro sortzaile eta eraldatzaile horren parte izan zaitezke!

Eman bigarren bizitza zure jantziei eta bihurtu artelan. Ikasi zure arropa kustomizatzen eta ezagutu erabiliko ditugun oihal afrikar horien esanahia. Ez duzu esperientziarik behar! Ekarri jantzi bat (kamiseta, jaka, galtzak, poltsa…), magia zuk jartzen duzu. Tailerra Beltxak emango du, fusio moda lantzen duen senegaldar jatorriko artisauak.

JANTZIEN KUSTOMIZATZEA AFRIKAKO OIHALEKIN
Ordua: 12:00
Tokia: Teila Fabrika (Iruresoro pasabidea, 2/4, Egia)
Iraupena: 2 ordu eta erdi

,

Argitalpena: abenduak 1, 2025 - 19:43

SETEM Hego Haizea

Aldaketa posibleak sustatzen ditugu ikuspegi feminista batetik, ekoizpen eta kontsumo-eredu jasanagarriagoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak lortzeko. GGKE bat gara, eta Teila Fabrikatik lan egiten dugu.