Ekitaldiak kargatzen

Koadrilen 1. batzarra

martxoak 26, 2026 / 19:30 - 21:00

KOKAPENA

Arrano Elkartea

Antolatzailea

Aupa koadrilakideok! 🍻

Badator momentua… bai, bai… Porrontxo jaiak ate joka ditugu jada! Eta jakina, hau ez da bere kabuz antolatzen (nahiko genuke, baina ez 😅).

Datorren ostegunean, hilak 26an, koadrilen batzarra egingo dugu jaiei hasiera emateko. Eta kontu bat argi: zuek gabe ez dago festarik. Hau ez da esaldi polit bat bakarrik… benetan da horrela! Zuek zarete jaien saltsa, giroa eta kaosa (onena, noski).

Batzarrean gauza batzuk erabaki beharko ditugu (bai, bozkatu ere bai, serio-serio 🧐), eta horretarako ahalik eta jende gehien behar dugu. Bestela, gero ez kexatu erabakiak gustukoak ez badira… 😉

Beraz, utzi aitzakiak etxean, hartu gogoa eta etorri! Ez da luzatuko… (edo bai, baina mereziko du).

Anima zaitezte, bestela gu joango gara zuen bila! 😜

 

Argitalpena: martxoak 20, 2026 - 20:52

Porrontxo Jaiak