
Jolasartea-recreo Argazki Sormen lantegiaren izen ematea irekita
apirilak 6, 2027 / 18:00 - 20:00
KOKAPENA
Sormenetik, talde dinamikatik, probatzetik, estimulu bereziak mahai gainean jarriz lantzen dugu argazkilaritza eta sormena JOLASARTEA lantegian. Erronketan oinarritutako ikastaro honetan, zure lana jarriko dugu erdigunean, eta hura elikatuz eta zalantzak partekatuz aurrera egingo dugu. Ikastaroa Txondorra elkartean garatuko da, urriaren 6an hasita (13an, bigarren talde bat aterako balitz), astearetan. Hilean bi saio izango dira. Zure argazkiak egiteko moduari buelta bat eman nahi badiozu edo lan egiteko dinamika praktiko-ludiko baten bila bazabiltza…hau da zure taldea.
Dinamizatzailea: nagorelegarreta.
*Asteartean ongi ez badatorkizu, online talde bat ere ireki dugu, zure kabuz, ordutegi loturarik gabe, lan egin dezazun.
Ikastaroa garatzeko, argazkilaritza eta irudigintzaren inguruko jakinmina eta lana egiteko gogoa besterik ez dira behar. Zein kamerarekin lan egin nahi duzun zure esku utziko dugu, izan analogiko edo digitala.
Plaza mugatuak.
Izena emateko, eta informazio gehiagorako:
Argitalpena: abuztuak 18, 2026 - 15:00