Ekitaldiak kargatzen

Jaki Toki egitasmoarekin topaketa

apirilak 12, 2024 / 20:00 - 22:00

KOKAPENA

Arrano Elkartea

Ostiralean topaketa berri bat antolatu dugu Guztiontzako Egia auzotar sareak. Iruñeko Txantrea auzoko JAKITOKI egitasmoarekin batera elkartuko gara ostiralean, hilak 12, 20:00etan Arrano Elkartean.
Jakitoki, duela hiru urte sortu zen Txantrean, auzoan egoera zaurgarrian zeuden bizilagunentzat elikagai banku solidarioa sortzeko. Honela, auzokideen arteko antolakuntza eta elkartasunetik, jatorri anitzeko bizilagunez osatutako asanblada sortu dute, auzoko eragile garrantzitsuenetako batean bihurtuz.
Donostirako, eta bereziki Egia auzorako, eredu izan daitezkeela uste dugu, eta horregatik, hiriko hainbat eragile gonbidatuko ditugu, denon artean ereduak ikusi, eta aurrera begira elkar laguntza eta elkartasun proiektu berriak martxan jartzeko.
Topaketetara gonbidatu ditugu Kaleko Afari Solidarioak, Hiritarron Harrera Sarea, SOS Arrazakeria, Ongi Etorri Eskolara eta beste hainbat eragile, denon hausnarketak amankomunean jartzeko. Janaria eta edaria egongo da, porsupuesto!

Argitalpena: apirilak 9, 2024 - 14:51

Guztiontzako Egia Auzotar Sarea

Utzi erantzuna