
Egun on Egiatar maiteak!
Duela egun batzuk aurreratu genizuen bezela, gogotsu gatoz 2025 inauteriak auzoan antolatu eta guztion artean ederki pasatzeko asmoz.
Aurtengoan MUNDUKO FESTAK aukeratu dugu. Guztion artean munduko ohitura, kultura, erlijio, arraza desberdinetako pertsonek ospatzen ditugun jaiak ezagutzera eman, ospatu eta elkarrekin par eta dantza egiteko egunak dira Inauteriak.
Datozen egunetan lagun artean gai eta ideia desberdinetaz aritzeko aukera edukiko dugu, kuadrila bakoitzaren jai aukeraketa egiteko asmoz.
Gure aldetik era iriki eta osasuntsuan aritzeko deia egin nahi dizuegu. Jaiak eraldaketarako gune dira eta jendarte ereduaren isla.
Beraz bihurtu ditzagun Egiako Inauteriak gune inklusibo.
Errealitatetik begirada kritikoa indartuz.
Jatorri desberdinetako kultura eta etniak jaietan ere lekua eduki dezatela.
Errespetuz, hausnartuz , bata bestea entzunez, elkarrekin ikasi eta elkarbiziz, guztion artean EGIA eginez!
Ez utzi azken unerako bazkari txartel erosketa mesedez, era horretan ere lagunduko gaituzu!
Inauteritako Lan Taldea
Argitalpena: otsailak 9, 2025 - 13:06
Ezezaguna
Webgunean saiorik hasi gabe, anonimoki egindako argitalpenak.