Ekitaldiak kargatzen

Hitzaldia “Hiltzeko eskubidea, libre heriotzeraino”

urriak 30, 2025 / 18:00 - 20:00

Doan

KOKAPENA

Teila Fabrika

Nolako heriotza nahi zenukete? Pentsatu al duzue?

Teila Fabrikako lanerako espazioa ezaguna da Gipuzkoan formazio, hitzaldi eta tailer ugarigatik. Komunitatearen bizimoduaren isla da hori.

Oraingoan, eutanasiaren despenalizazioaren eta norberaren bizitzaren erabilera askearen alde lan egiten duen elkartea, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkartea da datorrena.

Nork bere gorputzaz eta bizitzaz askatasunez gozatzeko eskubidea sustatzen dute, eta, orobat, bizitza amaitzeko unea eta bitartekoak askatasunez eta legez aukeratzeko eskubideak aldarrikatzen dituzte.

Euren jardunaren berri emateko hitzaldia antolatu dute, hain zuzen ere, datorren urriaren 30ean [18.00] Teila Fabrikako areto handian.

Hausnarketerako eta elkar-ulertzeko espazio honetan ariko dira hizlari Iñaki Olaizola Eizagirre antropologoa eta EHUko Txindoki ikerketa-taldea.

Borondatezko heriotza eta norbere bizitzaz erabakitzeko aukeraz ariko dira, oraindik onartu gabeko eskubidea izanik.

Argitalpen data; urriak 10, 2025

Teila Fabrika

Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!