“Hitz egin dezagun heriotzaz” topaketa
ekainak 6, 2024 / 18:00
KOKAPENA
BIHOTZETIK elkarteak antolatuta, heriotzaz hitz egiteko topaketa hau izango dugu Teila Fabrikan. Gizartean gai honi buruz hitz egiteko espazio falta dela eta sortu zen ekimena: “arau eta lokarririk gabe, heriotzaz eta doluaz hitz egiteko gunea” da hau.
Izena emateko lotura jarri dute eskura:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf3J9Nc7V2fc05c3WDOgziu62ZPtnvgCTGF7TCsn3xJ-CuLcQ/viewform
656748391 zenbakiko Whatsappez ere eman daiteke izena (Javi).
10 euroko ekarpena egingo da.
Teila Fabrika
Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!