
Gora Euskal Herrientsak! saiakera grafikoaren aurkezpena
ekainak 19, 2024 / 18:30 - 20:00
PREZIOA: Free €
KOKAPENA
Euskal Herriko historia komikira ekartzen maisua da Asisko Urmeneta iruindarra. Maisuak, oraingoan, maistrak bilakatu ditu protagonista, lanbidez irakasle izan ziren bost emakume aintzindari kulturaren transmisioan, egiaz eta alegiaz osaturiko GORA EUSKAL HERRIENTSAK! saiakera grafikoan. Errientsa herrizale horien bidez irudikatu ditu, besteak beste, abertzaletasunari buruzko eztabaidak, Latinoamerikako askapen gerrak eta EAB Emakume Abertzale Batzaren historia, baita duela 100 urteko diskurtso abertzale eta feministari argia eman ere.
Argitalpena: maiatzak 27, 2024 - 18:31
Teila Fabrika
Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!