
Beldurrak piztu, Iluntasuna Bizi!
Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian, Aurten Egian ere ospatuko dugu!
Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen hasiko gara hemen ere, Euskal Herriko txoko askotan egiten ari den moduan
Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan. Baita Euskal Herrian ere.
Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena. Barrura begirako ariketan jartzen gaitu urtaro honek.
Euskal Herrian ere badira kontakizunak, kalabazak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak, bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko asmoz. Aldi berean, iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkar beldurtzeko jolasean aritzeko parada eman ohi digu.
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu! Heldu, gazte eta haurrak, familiak, bizilagun oro!
Argitalpena: urriak 28, 2023 - 21:21