
Gabonetako eskubaloi ikastaroa
abenduak 23, 2025 / 10:30 - 12:30
PREZIOA: 10 €
KOKAPENA
2014, 2015, 2016 eta 2017 urteko ikasleei zuzenduta
Kaixo ekipo!
Gabonak iritsi dira eta opor hauek aprobetxatuz, Egia Eskubaloi Kirol Klubak eskubaloi jarduerak antolatu
ditu gaztetxoentzat.
Ikastaroa 5 egunez egingo da, zehazki, abenduaren 23, 26, 29, 30 eta urtarrilaren 2an, goizeko 10:30tatik 12:30ak arte. Egiako Kiroldegian izango da.
Jardunaldiak 10€ balio ditu (azpian dagoen galdetegian ordainketa egiteko informazioa aurkituko duzue).
Kirol Txartela beharrezkoa izango da Egiako Kiroldegiaren pista erabiltzeko. Kirol Txartela ez duenak, eguneko bonoa ordaindu beharko du kiroldegian bertan.
Kirola egiteko arropa eta zapatilak besterik ez da behar.
Amaitzeko, jakin dezazuen jarduera hauek Donostiako beste ikastetxeetako ikasleekin batera izango direla.
Hori dela eta, eskubaloia gustoko baduzu edo probatzea gustatuko balitzaizuke, bete ezazu ondorengo galdetegia eskatzen diren datuekin.
https://forms.gle/KCgFcxsjLTnopwCb9
Argitalpena: azaroak 24, 2025 - 20:41
Ezezaguna
Webgunean saiorik hasi gabe, anonimoki egindako argitalpenak.