Ekitaldiak kargatzen

“Etxez etxe, bizitzaz bizitza, euskal errepublika da giltza”

irailak 23, 2023 - irailak 24, 2023

KOKAPENA

Donostia

Antolatzailea

Etxebizitzarena da edozein bizitza proiektu aurrera ateratzeko oinarrizkoena den eskubidea.
Etxerik gabe ez dago bizitzarik.
Hala ere, normalizatuta dugu gutxien dutenak poliziaren indarrez kale gorrian uztea. Ia
soldata guztia alokairura bideratu behar izatea. Gure auzo eta herrietatik, alokairuak ezin
oradinduta, deserrira joan behar izatea… Kapitalismoan etxebizitza ez da eskubidea,
negozioa da.
Kapitalismoak Euskal Herrian hartzen duen forma 78ko erregimenarena eta frantziar
jakobinismoarena da. Erregimen hauek, denon ondasunak gutxi batzuen eskuetara
pasatzeko mekanismoa dira, funtsean. Elektrikak, petrolerak eta hormigoiaren mafiak diren
modu berean, etxebizitzaren negozioa ere, 78ko erregimenaren eta Frantzia jakobinoaren
esentzia dira. Estatu aparatu guztiek, berriz, lapurreta hori legalizatzea eta erraztea dute
helburu. Botere judiziala, botere legegilea eta botere exekutiboa, beraz, lapurreta legal
horren zaintzaileak dira. Hori dira Estatu espainiarra eta frantziarra, ez besterik. Espainia eta
Frantzian etxebizitza ez da eskubidea, negozioa da. Eta hau ezin da aldatu.
Hau guztia salatu eta euskal errepublika den aterabidea seinalatzeko BI EGUNETAKO
AKANPADA BAT EGITERA DEITZEN DUGU IRAILAREN 23 ETA 24EAN Antigua auzoko
Sert plazan. Gogoratu, plaza honetako alokairu sozialeko 522 etxebizitza Black Stone
izeneko funts putreari saldu dizkiola 78ko erregimenean erabat murgilduta dagoen
administrazio publikoak.
Gaur, akanpada horretara deitzeko Gasteizeko Gobernuko Etxebizitza Sailera joan gara
etxebizitza bateko bihotza den koltxoiez armaturik. Bertan esan diegu ez direla aterabidea
arazoa direla baizik.
Etxez etxe, bizitzaz bizitza, euskal errepublika da giltza

https://irutxulo.hitza.eus/2023/09/14/ehun-mugimenduak-etxebizitza-duinaren-aldeko-kanpaldia-egingo-du/

https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230916/etxebizitzaren-arazoa-konpontzeko-euskal-errepublika-dela-giltza-dio-ehun-ek

https://www.berria.eus/albisteak/232921/ehun-ek-bi-eguneko-kanpaldia-egingo-du-etxe-eskubidearen-alde.htm

Argitalpena: abuztuak 31, 2023 - 11:59

Ehun (Egia) - Euskal Errepublikaren Aldeko Mugimendua

Ehunek, gure auzo eta herrietako arazo eta kezka diferenteetatik abiatuz euskal errepublikaren beharra plazaratzen du. Ehunek, gure bizitzetatik abiatuz, ekintza diferenteen bidez, euskal errepublikaren eskaria hezurmamitzen du. Burujabetzak gureak direla sinetsita, burujabetzak praktikara eramaten ditugu. Baimenik eskatu gabe. www.ehun.eus

Utzi erantzuna