AURTEN ELKARTASUN KAXUELITAK EKAINAREN 27AN HASIKO DIRA ETA UZTAILAREN 19AN BUKATUKO DIRA.
Aurten ere Elkartasun Kaxuelitak eskainiko ditugu Egiako Arrano Elkartean.
Auzotarrek egindako ekarpenei esker ekainaren 27an hasi eta ostegun eta ostiraletan ARRANO elkartera hurbiltzen den lagun orori afaritarako menua eskainiko dugu 15 eurotan uztailaren 19ra arte.
Zer dira elkartasun afariak?
Auzotarrek egindako ekarpenei esker ostegun eta ostiraletan ARRANO elkartera hurbiltzen den lagun orori afaritarako menu bat eskaintzea da.
Afari hauen bitartez lorturiko diru sarrerekin Egiako 3 preso politikoen senideei laguntza ematea da.
Nola egin nire ekarpena?
Zure ekarpena modu ezberdinetan egin dezakezu:
– Afariak zerbitzatzen lagundu.
– Lehengaiak erosi (olioa, ogia, tipula, kontserbak, lechuga, tomatea…).
– Kazuela bat prestatu. Era guztietako jakiak izan daitezke (arraia, barazkiak, haragia,…), edo postreak baita tamaina guztietakoak ere (6, 20,…60 pertsonarentzako).
– Afaltzera etorriz.
Afariko erreserbak eta ekarpenak egiteko:
- 624971187 telefono zenbakian: whatsappez, telegramez edo dei bidez.
- Posta elektroniko bidez: egiaelkartasunkaxuelitak@gmail.com helbidean.
ETXERA bidea gertu!