Ekitaldiak kargatzen

Elkartasun Kaxuelitak

uztailak 4, 2025 / 21:00 - 23:30

PREZIOA: 15 €

KOKAPENA

Arrano Elkartea

Antolatzailea

Egiako Sare
Helbide Elektronikoa
sare.egia@gmail.com

Aurten ere Elkartasun Kaxuelitak eskainiko ditugu ohi bezala Egiako Arrano Elkartean.

Auzotarrek egindako ekarpenei esker uztaileko ostegun eta ostiraletan ARRANO elkartera hurbiltzen den lagun orori afaritarako menu bat eskainiko dugu 15 eurotan.

Zer dira elkartasun afariak?

Auzotarrek egindako ekarpenei esker ekaineko eta uztaileko ostegun eta ostiraletan ARRANO elkartera hurbiltzen den lagun orori afaritarako menu bat eskaintzea da (aurten ekainaren 26tik hasita uztailaren 18ra arte).

Data zehatzak:

Ekainak 26-27

Uztailak 3-4

Uztailak 10-11

Uztailak 17-18

Nola egin nire ekarpena?

Zure ekarpena modu ezberdinetan egin dezakezu:

– Afariak zerbitzatzen lagundu.

– Lehengaiak erosi (olioa, ogia, tipula, kontserbak, lechuga, tomatea…).

Kazuela bat prestatu. Era guztietako jakiak izan daitezke (arraia, barazkiak, haragia,…), edo postreak baita tamaina guztietakoak ere (6, 20,…60 pertsonarentzako).

–  Afaltzera etorriz.

Bestetik, afarirako erreserbak egiteko:

Argitalpen data; ekainak 9, 2025

Egiako Sare herritarra

Euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen alde egiten dugu lan.