Ekitaldiak kargatzen

ELKARBIZITZA ETA ZURRUMURRUAK EGIAN / CONVIVENCIA Y RUMORES EN EGIA

urriak 4, 2022 / 17:00 - 20:00

Event Series (Denak ikusi)

Doan

KOKAPENA

Tabakalera

Hitzaldiaren bidez, arrazakeriari buruz hitz egiteak duen garrantzia landu nahi da, izan ohi ditugun eta eguneroko bizitzan normalizatzen ditugun iruzkin eta jarrera arrazistak identifikatu, baita aniztasunak duen balioaz eta desberdintasuna errespetatzeak duen garrantziaz kontzientzia hartzea, kulturarteko ikuspegia txertatzearekin batera.

Kulturarteko harremanen garrantziaz ere hitz egingo dugu, arrazismoari aurre egiteko eta asoziazionismoaren barne eta Egiako auzoan bizikidetza sustatzeko tresna gisa.

Hori guztia, parte hartzeko metodologia baten bidez. Metodologia horren bidez, hausnarketa sustatu nahi da, bestearen lekuan jar gaitezen erraztu (bereizkeria hori jasaten duten pertsonena), gure jarrerak eta iruzkinak auzitan jarri, eta gaia eguneroko bizitzan eta gure elkarteetan lantzeko tresnak eman.

Egia da, dakizuen moduan, 2019 hasieran, kultur bitartekaritza eta aniztasunean diharduten elkarte eta erakunde ezberdinek (Emaus gizarte fundazioa, Dar-dar gizarte ekimenezko kooperatiba, Gipuzkoako SOS Arrazakeria, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Ongi Etorri Eskolara proiektua, Donostiako Udala Aniztasun eta Partehartze sailak, Egia Bizirik auzo elkartea eta Tabakalerako hezkuntza arloak) abiatutako proiektua da.

  1. saioan izena emateko: kulturaniztasuna@donostia.eus / 943 48 17 32  ekainaren 3 baino lehen.Emailean zuen izen abizenak jarri mesedez, eta elkarte bateko kideak izanez gero ze elkartetik zatozten.

Argitalpena: maiatzak 27, 2022 - 14:58

Ezezaguna

Webgunean saiorik hasi gabe, anonimoki egindako argitalpenak.

Utzi erantzuna