Ekitaldiak kargatzen

Egutegi aurkezpena eta hitzaldia

azaroak 2, 2022 / 19:00 - 20:30

Doan

KOKAPENA

Teila Fabrika

Antolatzailea

  • Gordegia
  • Helbide Elektronikoa gordegia@gordegia.eus

Gordegiaren eskutik, 2023ko egutegiaren aurkezpena eta “Argazkilaria, gertaeren lekuko” Fernando Postigoren hitzaldia izango ditugu azaroaren 2an Teila Fabrikan.

Aurten berriz ere salgai jarriko dugu Gordegiaren egutegia eta bertako irudi nagusia Fernando Postigoren argazki bat denez harekin hitzaldi bat egiteko aukera baliatu dugu. Deialdi honen kartelean agertzen den argazki bera da, non Egia kaleko barrikada baten atzean auzokide ugari ageri diren. Irudi honen inguruan gehiago jakiteko hitzaldira hurbildu beharko duzue!

Hitzaldia gazteleraz izango da.

Fernando Postigo Silva argazkilari-kazetaria izan zen 1977tik 2001erarte, Egiako hainbat gertakariren lekuko izan zen, adibidez Gladysen heriotzaren inguruko mobilizaziena. 2020an bere lana laburbiltzen duen erakusketa antolatu zen San Telmo museoan, horri lotutako bideo honetan hari buruzko informazio gehiago ezagutu dezakezue:

 

Argitalpena: urriak 13, 2022 - 09:44

Gordegia

Egiako Artxibategi Grafikoa
2019tik Auzoko memoria kolektiboa irudien bidez lantzen gabiltza. Artxibo osoa webgunean ikusgai daukazue.
www.gordegia.eus

Utzi erantzuna