⚠️⚠️⚠️ *Kaixo, auzotar!* ♀️ ♀️
Badira urte luze Egian auzotarrok zuzenean kudeatuko dugun *espazio batekin amesten ari garela*. Horren adibide dira, esaterako, azken urteetan sortutako Auzoetxea edo Kaktus Berri prozesuak. Oraingoan, *Egia 22k SAREBekin duen gatazkaren baitan, eraikinaren bajuetan kokatzen den lokala auzotarron ametsak betetzeko espazio egokia izan daitekeelakoan gaude* . Horregatik, ostiral honetan burutuko dugun asanbladara dei egiten dizuegu. Argi baitaukagu gu geu garela gure ametsak egi bihurtzeko ireki behar dugun atearen giltza. ️✊ ✊