
Egiako Euskalduntze prozesua dokumentatzeko hitzordua.
azaroak 11, 2023 / 12:00 - 14:30
KOKAPENA
Antropologiako ikasketak burutu berri dituen Enara Varea Letonak, beka bat jaso du Egiako euskalduntze prozesuaren dokumental bat grabatzeko.
Hortan ari dela, ezinbestekoa iruditu zaigu Egiako Villa Saliatik pasatako ehundaka ikasleen testigantza jasotzea eta hauek bideoan grabatzea, eta argazki masibo bat ateratzea.
Helburu horrekin, datorren AZAROAREN 11an, larunbatakin, eguerdiko 12:00etan Plaza Haundin elkartuko gara, aspaldiko ikaskide eta irakasleekin argazki bat atera eta pintxo pote bat egiteko.
Elkar ikusiko dugulakoan, laster arte!
Oharra: Eskertuko genizuke asistentzia baieztatzea!
Argitalpena: azaroak 5, 2023 - 21:54