Ekitaldiak kargatzen

Egiako Etxebizitza Sindikatuaren aurkezpena

maiatzak 27, 2022 / 19:00 - 21:30

Doan

KOKAPENA

Plaza Haundi

Antolatzailea

Ez diogu ezer berririk auzoa (eta Donostia) espekulatzaileen bazkarako espazio bihurtu dutela esaten badugu: zailtasun handiak ditugu auzoan bizi eta komunitatea sortzeko. Gero eta gehiago dira, etxebizitzen prezioak direla eta, auzoa utzi eta beste auzo eta herrietara alde egiten dutenak: urtetik urtera auzoa osatzen dugun herritar gutxiago gaude. Hustutzen ari da Egia.

Prozesu hau baina, beste guztiak bezela, modu eta intentsitate maila desberdinarekin pairatzen da gorpuzten gaituen gorputzaren nolakotasunaren arabera. Ez da gauza bera udaleko langilea den mutil gazte euskaldun bat izatea; 25 urteko gazte bat izatea; banandu den eta haurren kargu den emakume bat izatea; ertameriketatik etorritako familia bat izatea edo paperik gabeko gazte ez lagundu bat izatea, baino denek ala denek auzoan errotzeko zailtasunak dauzkagu eta denek ala denek etsai berak ditugu.

Urte bete inguru da Egia Auzoan bizilagun talde bat etxetik kanporatu nahi dutela eta Egia 22 etxebizitza taldea sortu dela.

Urtebete luze hontan ugariak izan dira burututako ekimenak eta ugariak izan dira auzoko gainontzeko eragile eta norbanakoekin ehundutako afinitate eta aliantza sareak, horren erakusgarri nagusia 2021eko martxoaren bueltan burutu genuen auzo mailako manifestazioa izan zen.

Nahiz eta urte bete luze hontan abiaturiko borrokaren eta sortutako sareen balorazio oso positiboa egiten dugun, uste dugu beste pausu bat emateko beharrean gaudela auzoak (eta Donostiak) bizitako merkantilizazio prozesua gelditu eta etxebizitza eskubidea guztiontat bermatu nahi baldin badugu bederen. Eta pausu hori Egiako Etxebizitza Sindikatua sortzea da, eta gaur eta hemen ozen esan nahi dugu pausu hau eman  eta etxebizitza sindikatua eratzeko deia egiten dugula

EGITARAUA:

MAHAI INGURUA:

1. “Hiria,Auzoak,Etxebizitza eta Klase Borroka”, 
Andoni, Egiako Etxebizitza Sindikatuko kidea
2.”Auzo/Etxebizitza Sindikalgintza esperientziak”:
-Galdakaoko Etxebizitza Sindikatua eta Elkarlaguntza Sarea
-Saretxe, Groseko Etxebizitza Sindikatua
-Donostiako ODS , Eskubide Sozialen Bulegoa
3.“Etxebizitza Mugimenduaren aurkako errepresiorik ez”
 Eñaut Alvarez, Donostiarra,
Bartzelonako Block LLavorsen Etxegabetzearen ondoren auziperatutako 22 lagunetako bat.
ELKARTASUN ARGAZKIA
“Etxebizitza Mugimenduaren aurkako errepresiorik ez”
“Eñaut eta Block LLavorseko auzipetuak:ZUEK GARA!!”
PINTXO DASTAKETA MUSIKATUA

Argitalpena: maiatzak 19, 2022 - 17:05

Egiako Etxebizitza Sindikatua

Utzi erantzuna