Ekitaldiak kargatzen

EGIAK TABAKO USAIA ZUEN: Auzoko eta Tabakalerako memoria

ekainak 30, 2021 / 17:30 - 19:00

Event Series (Denak ikusi)

Doan

Antolatzailea

Ibilbide honetan, KEAREN ARTXIBOGILEAK (Tabacalerako langile ohiak) eta GORDEGIAren eskutik, auzoaren memoriaren aktibatze ariketa bat egingo dugu. Landa eremua zen garaiko Egiako paisaiak eta bideak irudikatuz hasiko gara, eta ondoren iraganeko fabrika giroa ere orotituko dugu, Tabacalerako jarduera eta bizipenetatik eta langile ohien ahotsetatik; bukatzeko, auzoko paisaiaren eraldaketa aztertuko dugu, kale, denda, bizilagun, soinu eta usainetan materializatzen dena, hain zuzen ere.

Memoria egitea ez dugu ulertzen ariketa nostalgiko gisa, baizik eta kolektiboki egiten den entrenamendu bat, gure testuinguruaren kontzientzia hartzeko eta etorkizun posibleak irudikatu eta eraikitzeko.

Plaza mugatuak, izena emateko: https://www.tabakalera.eus/eu/egiak-tabako-usaina-zuen

Argitalpena: ekainak 23, 2021 - 08:28

Ezezaguna

Webgunean saiorik hasi gabe, anonimoki egindako argitalpenak.

Utzi erantzuna