Ekitaldiak kargatzen

Egia Pausoz Pauso

apirilak 12, 2021 - apirilak 25, 2021

KOKAPENA

Tejeria

Antolatzailea

Egian ez dugu paseatzeko eta egoteko leku zabal eta lasairik. Gaur egun ia leku guztietan autoak daude.
Duela urte askotatik hona, oinezkoentzako gune lasaiak sortzea eskatzen ari gara. Garrantzitsuena pertsonak dira, eta ez ibilgailuak. Behar duguna honako hau da: auzoko pertsonen arteko elkarbizitza gauzatzeko, haurren jolasak, koadrilen bilerak, erretiratuen hitzaldiak gauzatzeko tokiak.
Auzoan, non jarriko zenituzke leku horiek? Denok eman beharko genuke iritzia.
Udalarekin elkarlanean, Egia Bizirik-ek hausnarketa horri ekiteko aukera bat aurkezten du. Bi astez Tejeria kalea oinezkoentzat batez ere izango da. Baina hausnarketa auzo osora zabaldu nahi dugu.
Animatu, parte hartu eta gozatu egun hauetaz. Guztion parte-hartzearekin auzo hobea egingo dugu.

Informazio gehiago: http://goraegia.eus/2021/04/04/egia-pausoz-pauso/

 

Egitaraua:

Apirilaren 12. Astelehena
18:00 – 19:30. Merkatu txikia, Tejeria kalean
Apirilaren 13, Asteartea
09:00 – 16:00. Altzari urbanoen eraikuntza (EHU Arkitektura eskola)
Apirilaren 14.- Asteazkena.
Aitor Ikastola. 11.00-12.00: HH5 jolasak. Arratsaldez : LH5-6 mailak: geometria klasea, lurrean marrazkiak, jokoak marraztuz.

19:00etan. Maite Arrese-ren yogaren saioa
Apirilaren 16.- Osteguna
Aitor Ikastola: LH4 marrazki eta puxikaz zutabeen arteko tartearen apainketa
Apirilaren 17. Larunbata.
11:30etan. Kalapie . Txirringak konpontzeko tailerra
12:tan. Kantu Jira.
Apirilaren 19. Astelehena.
10.00 – 11.00 Dantza ikastaro irekia – Grupo musical plus 55. (Plus 55)

Aitor Ikastola: LH3 marrazki eta puxikaz zutabeen arteko tartearen apainketa bukatzea.
11.00-12.00: HH4 jolasak

17:30.- Ongi Etorri Eskolara. “Eman MARRAZKIA ESKOLARA”. Lamiak eta Lloronak erakusketaren inaugurazioa
18:00 – 19:30. Merkatu txikia, Tejeria kalean.
18:30. Ongi etorri eskolara . “Danza del Dragón chino”
Apirilaren 20. Asteartea.
09:00 – 16:00. Altzari urbanoen eraikuntza (EHU Arkitektura eskola)
Aitor Ikastola: LH1 eta 2. mailak kalea marrazkiz apaintzea eta hormirudia egitea
Apirilaren 21. Asteazkena.
11.00-12.00: HH5 jolasak
Arratsaldez: LH5-6: birziklatutako materialarekin batukada eta hormirudia marraztea.

Apirilaren 22. Osteguna
17:30tan. Ongi etorri eskolara. Lamiak eta Lloronak. Kulturarteko elkarrizketak.
Apirilaren 23. Ostirala
Goizean zehar. Ikastola. LH1 eta 2: Nazioarteko liburuaren eguna: kaleko ipuin kontaketa
Apirilaren 24 – 25
17:30 tik aurrera. Kalapie. Txirringak konpontzeko tailera

BI ASTEETAN ZEHAR
Txoko Berri (Deba ibaiako jubilatuen egoitza) eskulanak, argazkiak , marrazkiak erakutsiko dituzte….
Gordegia: Tejeriako tabernetan argazki erakusketa bat antolatuko dute

Argitalpena: martxoak 29, 2021 - 11:49

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna