
Botere harremanak: Maila eta pribilegioak taldeetan
apirilak 24, 2024 / 18:00 - 20:00
Doan
KOKAPENA
Alberto Gil fazilitatzailaren eskutik (IIFACeko kidea) datorkigu formazio interesgarri hau. “Boterea presente dago talde prozesuetan, baita taldekideen arteko harremanetan ere. Botere pertsonalak sendotasuna eta askatasuna emango digu. Hala ere, botereaz hitz egiten dugunean oinarrizko osagai bat martxan jarri beharra dugu: autokonzientzia. Hau gabe, botereaz egiten dugun erabilpena arriskutsua izan daiteke edota mingarria besteentzat. Hau da, boterea izan guztiok dugun osagai bat da, hein batean edo bestean, eta beti ala beti oso garrantzitsua da nola erabiltzen dugun”.
Formazio hau Teila Fabrikak proiektu sozioekonomikoen bidelaguntzan egin nahi duen ekarpena da eta hori dela eta ikasturtean zehar lan-saio eta formazio ezberdinak antolatu ditugu. Ziur gaude tresna baliagarriak eskuratuko dituzula eta esperientziak partekatzeko aukera bera ere oso baliagarria izango zaizula. Izen-ematea irekia eta debaldekoa da: info@teilafabrika.eus Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundio Sustapen Sailak babestutakoa da.
Argitalpena: martxoak 30, 2024 - 15:24
Teila Fabrika
Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!