
Bogolan tailerra Egian!
maiatzak 4, 2024 / 10:00 - 14:00
PREZIOA: 65 €
KOKAPENA
👋🏻👋🏾Kaixoo! Mai eta Max gara, Luma proiektutik !
👜 Lau urte daramatzagu proiektuan murgildurik, Maliko Bogolan oihalekin osagarriak sortzen
👣Orain lan-ildo berri bat ireki dugu, bizipen-tailerrak jarri ditugu martxan ✨
📅Lehenengoa maiatzaren 4an izango da, Lumako tailerrean, Donostiako Egia auzoan.
⚛️Sinboloen bidez istorioak kontatzen dituzten Bogolan oihalen unibertsoa deskubrituko dugu,
🧵 eta oihal hauekin gutaz hitz egiten duen tapiza sortuko dugu,
☕Senegalgo gosari goxo baten inguruan.
Lau orduko lantegia izango da, 10:00-14:00 bitartean. Interesatzen bazaizu, beheko estekan duzu informazio guztia! Bertan ikusiko gara! ✨
https://luma.eus/producto/bogolan-tailerra-taller-bogolan
Argitalpena: apirilak 3, 2024 - 12:55
Luma
Mai eta Max, egiatarrak eta Luma proiektuaren atzean gauden bikotea. 2020an sortu genuen Luma egitasmoa eta ordutik, Maliko Bogolan pintura teknikaren artisauekin elkarlanean, modako osagarriak ekoizten diardugu, merkataritza justua, jasangarritasuna eta aniztasuna oinarri harturik.


