
Auzo bizia eta anitza da Egia. Urte osoko jarduna aurrean izanda ere, egitarau ederra prestatu dugu Bizipoza eguna ospatzeko. Egun osoan zehar, auzoko ikastetxe eta auzo antolakunde zein babeslei esker, izango da zertan parte hartu eta gozatu.
Egun bat baino askoz ere gehiago izango da ordea, Egiako Bizipoza. Apirilean bezalaxe, maiatzean zehar ere ekimen sorta antolatu dugu auzotarrekin eta auzotarrentzat.

Esanda bezala, zerrenda anitza zein oparoa da Egiako Bizipozarena. Partaide eta babesleak aintzat hartuta, ondo ornitutako komunitatea da gurea.
Hezkuntza zentroak
Aitor eta Lauaizeta ikastolak, Maria Reina Eskola, Presentación de Maria kolegioa eta Latxaga eta Sibilia guraso elkarteak.
Partaideak
Udal dantza eta musika eskola, Musika naiz, Trebeska dantza taldea eta Kantujira.
Aisian ari diren Antxeta, Gaztelekua eta Haurtxoko.
Hezkuntza alorrean ari diren Tabakalera Hezkuntza, Egia zeinuka, Egia haurgune, Ongi etorri
eskolara, Eihera, Hezten eta Sexune.
Aitzarte mendi taldea, Egia eskubaloia, Egialai frontoiko elkartea, Kostkas futbol kluba, Osatu reikia eta Egiako meditazio taldea.
Txokoberri jubilatuen elkartea, Egia Bizirik auzo elkartea, Frantziskotarrak, Harrera sarea, Guztiontzako Egia, Sos arrazakeria, Egia euskaraz eta Porrontxo jaiak.
Azoka txikia, Ateri koop, Gordegia, Bagera eta Irutxuloko hitza.
Babesleak
Irizar, Mitxelena, GFA, Kutxa fundazioa eta Teila Fabrika.
Argitalpena: maiatzak 2, 2025 - 20:33
Gora Egia!
Egiako Plaza birtuala