
BIBA azoka, ardo kultura bizia
martxoak 20, 2022 / 11:00 - martxoak 21, 2022 / 19:00
PREZIOA: 10 €
KOKAPENA
Martxoaren 20an eta 21ean Euskal Herriko ardo ekologiko eta naturalen lehen azoka antolatu dugu. Euskal Herri osoko hamabost etxaldeetako mahastizainak zuekin elkartzeko prest eta ia ehun ardo dastagai izanen dira Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Zentroaren Taba espazio gastronomikoan, Donostian.
- Martxoak 20 igandearekin eta 21 astelehenarekin goizeko 11etatik arratsaldeko 19etara.
- Bi egunetarako sarrera + kopa bat opari + ia 100 ardo dastatzeko eta baita upategi prezioetan etxerako erosteko aukera = 10€ (bertan salgai bakarrik).
- Jateko eta edateko:
- Terzi: Espezialitateko kafeak.
- Arizmendi: pizzak eta street food.
- Madamar: gure ardo ekologiko eta naturalak.
- Entzuteko eta dantzateko:
- Igandean 17etatik 23etara DIA! Radio DJ set.
- Jateko, edateko, lagun berriak egiteko:
- Igandean 20tan Mahastizainen Afaria: Fede Pacha eta Lucho Carrion (Hernaniko Diametro 200, Lurra Café Chillida Leku eta Oñatiko Etxehaundi jatetxea) eta Nicolas Breton (Miarritzeko Restaurant Aiete) sukaldari engaiatuen eskutik bertako ekoizleen produktuekin prestatutako afaria, gure mahastizainen ardoez lagunduta. Txartelak 35€ erosi hemen
- Ikusteko:
- Tabakaleran bisitatzeko gomendioa: Jose Antonio Sistiaga euskal artista aitzindari handiaren eta Emma Kunz naturopata eta artistaren erakusketak. Biek ala biek natura erdian kokatuz kultura eta agrikultura berriro lotzeko bidean inspiratzen gaituzte.
Argitalpena: martxoak 13, 2022 - 11:42