
ABENDUAREN 3an, AZOKA izango dugu Teila Fabrikan, @hdhaizea @josthari @juncalalfonso @Platoceramica @lorian_oasis sortzaile eta ekintzaileen eskutik…horrez gain PINTURA lantegia ere izango da goizean zehar haur eta helduentzat…ez galdu aukera eta etor zaitez bisitan!
Argitalpena: azaroak 28, 2023 - 17:25
Teila Fabrika
Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!