Ekitaldiak kargatzen

Auzo Asanblada: Pisu Turistikoak Mugatzera Goaz

otsailak 28, 2023 / 19:00 - 20:00

KOKAPENA

Teila Fabrika

Kaixo lagun,

Turismoa komunean dugun horri (paisaia, kultura, gastronomia, identitatea) etekin ekonomikoa atera eta sortzen dituen mozkinak pribatizatzen dituen jarduera ekonomiko bat da.

Azken urteotan baina gure haragitan bizi dugu eskubide bat izan beharko lukeen horren guztiaren merkantilizazioaren eragina, bereziki etxebizitzaren erabilera turistikoak gure auzo eta hirietan eragiten dituen ondorioak. Horrela EAE-n alokatzen diren 4 pisu turistikoetatik 1 Donostian alokatzen da, eta horrek eztabaidaezina den eragina du alokairuko etxeen prezioen igoeran, EHUko ikerlaria den Aitziber Etxezarretak  2020an argitaratu zuten ikerketa baten arabera, Donostian eragin hori % 7,3koa delarik.

Hiritik Harira kolektiboak egindako ikerketaren arabera urte batean, hau da 2021etik 2022ra Donostian alokatzen ziren etxebizitza turistikoen kopurua %20-a hazi da, eta argi dago ezer egin ezean tendentzia horrek etengabean egingo duela gora.

Gure auzoari dagokionez 5 auzoa gara pisu turistikoen kopuruari dagokionez, eta uste dugu, tendentzia honek izurgarri egingo duela gora ondoko auzoen saturazio egoera dela eta.

Donostiako hainbat auzotan hasiak dira pisu turistikoen hedapenari aurre egiten dioten ekimenak azaltzen. Horien artean, badago bat oso eraginkorra izaten ari dena eta erreplikatzeko zailtasun handiegirik erakusten dituena, hau da, etxebizitza eraikinen estatutuak aldatu eta eraikinotan jarduera ekonomikoak ezartzea galaraztea, alegia.

Zuenagana hurbiltzen gara bada, ahalik eta hedapen gehiena eman nahi diogulako dinamika honi, eta horretarako laguntza eske gatoz. Dinamika hau gure auzoan martxan jarri eta turisitifikazio prozesu hau geldituko duen auzo dinamika potente bat abiaraztera gonbidatu nahi zaituztegu.

Horrela bada otsailaren 28, arratsaldeko 19tan Teila Fabrikan egingo dugun asanbladara etorri, eta zuen eragile eta ingurukoak gonbidatzea eskatu nahi dizuegu. Asanblada horretan pisu turistikoen eragin kaltegarria bizi duen bizilagun baten presentzia eta beraien eraikinean honezkero estatutuak aldatu dituzten bizi lagun batzuk edukiko ditugu. Horretaz gain, dinamika hau auzoan hedatu eta egonkortzeko dinamika adostuko dugu

Horrenbestez, eta jakinda auzoa auzotarrontzat izaten jarraitzea dela edozein eraldaketaren oinarri, dinamika honen hedapenean zuen laguntza eta parte hartze zuzena edukiko dugulakoan, jaso besarkada bat.

Argitalpena: otsailak 23, 2023 - 22:41

Egiako Etxebizitza Sindikatua

Utzi erantzuna