Ekitaldiak kargatzen

Aste santuko eskubaloi ikastaroa

apirilak 7, 2026 / 10:30 - apirilak 10, 2026 / 12:30

PREZIOA: 20 €

Antolatzailea

Kaixo ekipo!

2014, 2015, 2016 eta 2017 urteko ikasleei zuzenduta.

Aste Santua iritsi da eta opor hauek aprobetxatuz, Egia Eskubaloi Kirol Klubak eskubaloi jarduerak antolatu ditu gaztetxoentzat. Ikastaroa 4 egunez egingo da, zehazki, apirilaren 7, 8, 9 eta 10, goizeko 10:30tatik 12:30ak arte. Egiako Kiroldegian izango da.

Jardunaldiak 20€ balio ditu (azpian dagoen galdetegian ordainketa egiteko informazioa aurkituko duzue). Kirol Txartela beharrezkoa izango da Egiako Kiroldegiaren pista erabiltzeko. Kirol Txartela ez duenak, eguneko bonoa ordaindu beharko du kiroldegian bertan. Kirola egiteko arropa eta zapatilak besterik ez da behar. Amaitzeko, jakin dezazuen jarduera hauek Donostiako beste ikastetxeetako ikasleekin batera izango direla.

Hori dela eta, eskubaloia gustoko baduzu edo probatzea gustatuko balitzaizuke, bete ezazu ondorengo formularioa eskatzen diren datuekin.

https://forms.gle/TZLhLgS6KPMsFdG36

Argitalpena: martxoak 18, 2026 - 11:20

Ezezaguna

Webgunean saiorik hasi gabe, anonimoki egindako argitalpenak.