
Argazkigintza aniztasunaren adierazpen gisa: Lantegia
azaroak 20, 2025 / 18:30 - 20:30
PREZIOA: Doan €
KOKAPENA
Zure genero adierazpena argazkiaren eta irudiaren bidez esploratu nahi duzu?
Prozesu hau trans pertsonei, binarioak ez diren gazteei eta espazio seguru eta sortzaile
batean generoaren adierazpenari buruz hausnartu nahi dutenei zuzenduta dago.
4 saiotan zehar, argazkigintzako oinarrizko nozioak eta argazkigintzako teknikak ikasiko ditugu,
autoezagutzarako eta adierazpen pertsonalerako tresna gisa. Egindako lana argazki-
erakusketa kolektibo batean amaituko da, parte-hartzaile bakoitzaren sentireak, adierazpenak
eta bizipenak ikusarazteko espazio batean.
Urriak 16 – Teilafabrikan. 18.30-20.30
Urriak 23 – Teilafabrikan. 18.30-20.30
Urriak 30 – Galerna (Argazki-estudioa) 18.30-20.30
Azaroak 6 – Teilafabrikan. 18.30-20.30
Dinamizatzailea: Nagore Legarreta
Eman izena hemen:
https://forms.gle/kBAwbtvF7eHFSzD19
Elkarri begiratzeko, erakusteko eta elkarrekin gorputza eta generoa bizitzeko beste modu
batzuk eraikitzeko espazio bat.
EGITARAUA
Urriak 16, Teila Fabrikan.
– Prozesuaren eta parte-hartzailearen aurkezpena
– Gorputzaz, ez bitartasunaz, gorputz disidentziaz hitz egin duten argazki lanak
– Erakusketarako teknikak eta materialak zehaztea
Urriak 23, Teila Fabrikan:
– Aurkeztutako argazkiak aukeratzea
– Argazkiak egokitzeko eta hobetzeko argazki-teknikak
Urriak 16, Galernan – Argazki-estudioa-Igaran:
– Argazki-saioa: Gorputza erdian. Bere osotasunean, eta bere aztarnak, xehetasunak eta
adierazpenean.
Argiztatzeko eta erretratatzeko kameraren erabileran sakonduko dugu.
Azaroak 6, Teila Fabrikan:
– Argazkia hautatzea eta ordenagailuz egitea.
– Argazkiak lantzeko teknika desberdinak ikasiko ditugu.
– Erakusketa bat nola plantea daitekeen ikasiko dugu.
Azaroak 20, ,Teila Fabrikan:
Argazki Erakusketaren inaugurazioa. 18.30.
Argitalpena: urriak 3, 2025 - 12:27