
Aupa, Egia!
Azkeneko koadrilen batzarrean aipatu bezala, ez ahaztu, otsailaren 29an 2024ko JAI BATZORDEA eratzeko batzarra egingo da, Arranon arratsaldeko 18:00tan.
Bertan, erreleboa eta urte berriko erronkak identifikatu eta jaien ibilbideari hasiera emango zaio. Koadrilen batzarrean aipatu bezala, Txomin Campo jubilatzen da eta beraz jai batzordean hainbat ardura lotzeke geldituko dira. Gainerakoek batzarrean jarraitu arren, ardura multzo hauei eta dagoen desgasteari aurre egiteko; hori dela eta, LEHENENGO KOADRILA BATZARRA otsailaren 29an egingo dugu . Mesedez, jendea behar dugu!
Bertan zer egingo da?
Lan talde guztietako kideak, zozketa bidez hautatutako aurtengo koadrila bolondresak (Zotinka, Joder Txori Bat eta Beti Borra) eta jai batzordean laguntzeko prest daudenak batu eta 2024ko Porrontxoei begira elkar antolatuko gara. Era berean, berrie gauzak erakutsi eta laguntza eskaintzeko aprobetxatuko da. Azken puntu honi begira, arduren eskuorria sortu genuela oroitarazi nahi det.
Azkenik, kuadrila suplenteak ondorengo hauek dira: Polloe Zurrut, Zurrumurru, A.G.A eta Monaluisa.
Aipatutako koadrila bolondresen batek kale egingo balu, hauengana joko genuke.
Batzarraren koordinazioa, koadrilen ardura, txozneroekin zubi lana eta Koadrilen Batzarren koordinatzaile ardurak betetzeke geratzeaz gain, bestelakoek ere laguntza behar dute: ekonomia, azpiegitura, txozna, iragarkiak, komunikazioa etab.
Otsailaren 29an, ARRANON, arratsaldeko 18:00tan.
Duda, kezka edo aportaziorik egin nahi bada, gure helbidera idatzi edo gurekin harremanetan jar zaitezte! porrontxojaiak@gmail.com
Mila esker, eta laister arte!
Porrontxoetako Jai Batzordea
Argitalpena: otsailak 29, 2024 - 10:23